Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Lagunarteko bertso saioa - Lanku Kultur Zerbitzuak

Lagunarteko bertso saioa

Lanku Kultur Zerbitzuak

 

Lagunarteko saioak otordu baten bueltan (afari, bazkari, merendu, poteo) antolatzen diren bertso saioak dira. Otordu ondorengo saioak izaten dira. Batzuetan gai-jartzailearekin izaten dira, besteetan bertsolariak bakarrik aritzen dira.

Kasu honetan, 2 bertsolarik parte hartzen dute.

Gai-jartzailea kasu hontan, aukerakoa da. Antolatzaileak saioan gai-jartzaile bat izan nahiko balu, kontsultatu.

Iraupena: 35-40 minutu
Behar teknikoak

- Soinu ekipo egokia
- Bi bertsolariko mikro inalanbriko bat
- Bertsolarientzako aulkiak (lekuaren arabera)
- Bertsolari bakoitzarentzako ur botila bana