Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - KONTUKONTZERTUA - NAITA Produkzioak

KONTUKONTZERTUA

NAITA Produkzioak

 

Abestiak eta istorioak tartekatzen dituen ikuskizun honetan ikusleari poliki-poliki sartu eta abesten eta parte-hartzen bukatzeko aukera emango zaio.

Eskenatokian sakabanaturik instrumentu anitz eta bereziak izango ditugu: kontrabaxua, ukelelea, pianotxoa, soinuak egiten dituzten tramankuluak eta baita maleta eta latez eginiko bateria ere!

Horiek eraginez rap, kunbia edota rock & rolla entzun eta abestuko ditugu.

Istorio eta ipuinak izan dira inspirazioa ikuskizun honetan. Kontu bakoitzak musika, ahots eta gorputz batetara eraman gaitu eta horren emaitza da KONTUKONTZERTUA.

Aretoan zein kalean egin daitekeen ikuskizuna da.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Mikrofonia:
• Bi mikrofono inalanbriko, diadema, ahotsentzat (konpainiaren esku)
• Jostailuzko pianoarentzat mikroa.
• 4 linea DI.
- Kontrabaxua
- Bi looper pedalarentzat.
- Ukelele (mikro inalanbrikoa)
• Bateriarentzat 3 mikro.
- Bonboa
- Kaja – HH
- Aero over-head
- Aldagela
- Kotxea aparkatzeko lekua