Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Contakids - Kontakids

Contakids

Kontakids

 

Kontaktu fisikoaren, jokuaren eta mugimenduaren bitartez ume eta gurasoen arteko komunikazioa sakontzeko metodologia bat da. Umeak gorputz mugimenduaren bitartez bere gaitasun motoreak eta bereganako konfidantza indartzen ditu. Gurasoek umeekin elkarrekiko dagoen konfidantzan oinarritutako erlazioa garatzeko aukera dute, euren burua berriro ume sentitzeko eta seme-alabak kondizio gabe laguntzeko. Dantza, jolasa eta musika oinarri moduan hartuta ume txikien mundura gerturatuko gara eurendako hain garrantzitsua den gorputzaren mugimendun murgiltzeko.

2-6 urte bitarteko ume eta haien gurasoentzako zuzenduta dago. Bikoteka burutzen den tailerra.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Lurzoru egokia, gozoa eta ahal bada biguna, lurrean ekintza desberdinak egiteko.
- Gelaren tamaina ere kontutan hartu beharko da ekintzan parte hartuko duten bikoteak zenbat izango diren jakinda.