Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Kolorez Kolore - Pantzart

Kolorez Kolore

Pantzart

 

Květa Pacovská ilustratzailearen lan plastikoan inspiratutako antzezlan honetan, koloreen gaia jorratzen da kolorezko etxe-eskultura bat sortzen den bitartean. Kolorezko etxe hura sortzeko txotxongiloak, itzalak, leihoak, kolorezko gurpilak eta abestiak erabiltzen dira. Gainera ilargiak, barraskiloak, igelak, eta hipopotamo bat agertzen dira. Azkenean, haurrek eraikitako etxean sartu ahal izan dira, bizi izan dutena ikusi, ukitu, jolastu eta bereganatzeko.

(3-6 urte tarteko umeentzat egokia den ikuskizuna)

Behar teknikoak

Iluntasuna
Entxufe bat
Aretoan argiztapen eta soinu ekipamendua baldin badago erabiliko genuke