Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - KASKAROT - ATX Teatroa

KASKAROT

ATX Teatroa

 

Gizon zahar batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatua den. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere jenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoera nola aldatu eta arauen aitzinean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Agian, antzezlan xelebre honek gaur egungo tragediarik handiena aipatzen du: nola ibiltzen garen etengabe gure buruak definitzen, besteen pare jartzen. Eta nola gure esentzia, irudimena, berezkotasuna, errebeldia ahanzten ditugun… beti ere, mundu leun honen alde.

Behar teknikoak

- Espazioa: 6m zabalera x 5m sakonera x 3m altuera (gutxienekoa)
- Argia eta soinua (kontsultatu)
- Antzokiko teknikaria muntaketan eta emanaldian zehar. Zamalanak egiteko antzokiko oholtzara sarbide zuzena ez badago, laguntzaile bat.