Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Kalekolore - Zurrunka Teatro

Kalekolore

Zurrunka Teatro

 

Gorputz-titereak protagonista dituen kalerako emanaldi ibiltaria. Bi pertsonaia zahar, hiritarrak, kalekoak, etxeko sotanoan topatutako sehaska, tresneria eta bestelako baliabideez orniturik, kalera irten dira, hiria ber-landatzeko asmotan. Hiriko bazter ezberdinak kolore eta biziaz ornituko dituzte. Edozein hutsunetan haien sehaskan daramaten lur, hazi eta loreak landatuko dituzte. Espaloiko adokin puskatuan, zabor ontzian, bazter batean galduta, utzita, dagoen zapatilan, kristalezko boteilan…. Zaharrak dira, baina bizitza luzea dakarte haien atzean, esperientzia ugari, hanka sartze eta ikasketa asko. Horrek guztiak haien bizitzako ekintza eder honetara bultzatu ditu. Ez daude soberan, asko dugu gure zaharrengandik ikasteko, eta antzezlan honetan hori kaleratzea dugu helburu. Jendearekin interakzioa bilatu nahi dugu, era horretan ikusleak parte hartzaile bilakatuz. Emanaldi mutua, non titereen begirada, mugimendu eta akzioek hitza hartzen duten. Haien bizitzako azken urteetan daude eta argi dute mundu honetan faltan dagoenn bakarra, maitasuna eta elkar laguntza direla. Beraz, loreak eta haziak simbolotzat hartuta, maitasuna landatuko dute, bizitza. Hori baita hurrengo belaunaldiei eskeintzeko duten oparirik handiena.

Iraupena: 120 minutu
Behar teknikoak

ez