Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - kontzertua: Kostaldeko soinuak - Juan Mari Beltran

kontzertua: Kostaldeko soinuak

Juan Mari Beltran

 

Itsasoa, ontziak, marinelak, arrantzaleak eta arraunlarien inguruko historiak eta istorioak aipatzen dituzten doinuen eskutik, kantuz kantu euskal kostaldetik paseo bat egitea proposatzen dugu  musika proiektu honek.

Guztira 16 pieza dira, herriz herri jasotakoak, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko herri kantutegietatik hartuak. Horietatik lau, hitzik gabeko dantza doinuak dira: Pasaiako batelarien zortzikoa, Lapurdiko Kaskarote dantza, Mariñelen polka eta Lekeitioko Kaixarranka.

Beste 14 abestien hitzetan hamaika gai: ontzietan pasatako goseteak, ekaitzak, tragediak, baleen arrantzatzearen kontakizunak, itsas herrietako
gertakizunak, Kristobal Colon bizitza kontatzen duen bertso sorta, emigrazioa, Ternuara joaten ziren marinelen beldurrak…

Gehienak euskal herri kantutegiko piezak dira, besteak beste XX. mende hasieran argitaratutako R. M. Azkueren Cancionero Popular Vasco eta Aita Donostiaren Cancionero Vasco kantutegietatik hartuak.

Besteak berriagoak dira; Pasaiako batelarien zortzikoa herri doinu batean oinarriturik Pablo Sorazabalek prestatu zuen dantza doinua, eta Partida tristea Ternuara XVIII. mendeko hitz zaharrei guk jarritako doinua.

Laukote talde formatuan, emanaldian ahotsekin batera euskal herri musikan erabili izan diren hainbat soinu-tresnen hotsak entzuten dira, batzuk oraindik erabiltzen direnak eta beste batzuk aspaldikoak; hala nola, akordeoia, txistua eta danbolina, alboka, klarinetea, dultzaina ala txalaparta.

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

AHOTSA
DANBORRAK
PANDEROA
BONBOA
3 MIKRO

ZUREZKO TXALA
2 MIKRO

HARRIZKO TXALA
2 MIKRO

AHOTSA-FLAUTAK
DANBOLIN
DULTZAINA
XIROLARRUAK
ALBOKAKLARINETEA
ZARRABETEA

AHOTSA
AKORDEOIA
2 LINEA
(PHANTON)
MIKRO 1

AHOTSA
GITARRA
MIKRO 1