Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Jendarte eradalketarako horma irudigintza (formatu ertaina) - Irantzu Lekue

Jendarte eradalketarako horma irudigintza (formatu ertaina)

Irantzu Lekue

 

Artea eta herritarren parte-hartzea lotzeko egiten dugu lan, bai eta toki narriatuenak atseginagoak bihurtzeko xedez lan egin ere. Gizarte-eraldaketarako muralismoaren bidez egiten dugu hori, gizarteak barrutik nahiz kanpotik hobetze asmoz. Eraikinak, hormak, parkeak… margotzen ditugu. Birgaiketa estetikoa da gurea, artearen eta gizarte-berrikuntzaren nahiz prozesu parte-hartzaileen bidezkoa, eta harremanak sorrarazten ditugu elkar apenas ezagutzen duten herritarren artean, arteak eta ingurunea hobetzeak jendea elkartzen baitu.

Pertsonak eta, hortaz, gizarteak eraldatzen dituen muralismoa da gurea. Aurten, lan handiak egin ditugu. Besteak beste, Temps de dones horma-irudia nabarmentzen da. Bada, La CIBA Bartzelonako emakumeentzako baliabidean egin dugu, zeina erreferentea den estatu-mailan. Bestetik, San Martin ikastetxe publikoan egindako horma-irudia azpimarratu genezake, herritarren parte-hartzearen etsenplua baita: 400 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. Halaber, proiektu txikiagoak egin ditugu. Hala, hainbat herritan egin dugu lan; adibidez, Derion, Laudion, Berriatuan, Zallan eta Usurbilen. Askotariko errealitateetara egokitutako esperientzia komunitarioak ahalbidetzen ditugu: 50 biztanleko herrietatik hasi eta milioi bat biztanleko hirietaraino mugitzen gara.

Zuen inguruko eremuren baten bizi-kalitatea eta estetika hobetu ditzakegu?

Behar teknikoak

Berez ez daukagu behar teknikorik, izatekotan gu arduratuko ginateke.