Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Izaki mitologikoen kalejira - Sorginlarren Elkartea

Izaki mitologikoen kalejira

Sorginlarren Elkartea

 

Sorginlarren elkartea, bokazioz buruhandi, erraldoi eta orokorrean izaki eta figura mitologikoen taldea da. Zazpi urteko ibilbide xumean buruhandi, txotxongilo, momotxorro, hankapaloak eta beste hainbat eta hainbat figura osatzeko tartea izan du. Hauek, tarteka kaleak kolorez, musikaz eta giro alaiz janztera ateratzen dira, bertaratzen direnen irribarreak piztuz.

Kalejira aukera ezberdinak daude:
Bi toxntoxngilo (Sugaar eta Sorgina) + hankapalo bat + musikleta (musika daraman bizikleta) eta honen pertsonaia: Tartalo
Momotxorro koadrila: 3-4 momotxorro + tokiko jendea animatuz gero beste 2-3 momotxorro.

 

Iraupena: Ordu 1 (moldagarria)
Behar teknikoak

Ez dugu behar teknikorik, guk dugu dena.
Gure izakiak 3 metroen bueltan daude eta ondo legoke espazioan ez egotea kable, baderin edo bestelakorik altuera horretan, bestela estropezu egingo dugu. Musika ere gure kontu doa eta badugu musika ekipo bateria duna.
Karga eta deskargarako leku bat