Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Itzal titere laborategia - Zurrunka Teatro

Itzal titere laborategia

Zurrunka Teatro

 

Aurkezten dizuegun ekimen berri hau haurrei zuzenduta dago. Haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea da.

Laborategi didaktiko eta dibertigarri hauetan haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik.

Bizi dugun pantailen aroan talde sorkuntzaren balioa bultzatuz, haurrek ikus-entzunezkoen jatorria ulertzea nahi dugu. Sinpletasunaren sakonera deskubritzea, norberaren gaitasun eta sormena bereziki azpimarratzea.

Era horretan, gizakion elkarrekiko komunikazio bizi eta hurbilaz aintzinako sustraietara hurbilduko gaitu itzal antzerkiak.

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

- Iluntzeko aukera duen espazioa
- Argi toma