Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Itzal itzelak – Johnny cold feet - Bego Alabazan

Itzal itzelak – Johnny cold feet

Bego Alabazan

 

Itzalek eta argiak bideratzen duten giro apartan kontatuko dugu Irlandatik datorkigun izen bereko ipuin herrikoia eta bertan protagonistaren gora beherak ezagutuko ditugu. Ipuin herrikoietan gertatu ohi bezala, hasieran larri ibiliko da baina amaieran onean eta garaile amaituko da gutxien espero duenaren laguntzaz. Nortaz ari gara? ba gurekin beti datorren horretaz.
Iluntasunean beldurrarekin jolastu eta itzalen, umorearen eta ipuinen magiaz gainditzeko aukera paregabea.

Bereziki egokia 7 urtetik gorako neska-mutilentzar eta maitatua duten norbaitekin baldin badatoz, ondo baino hobeto.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

3 mahai agertokian antzokitxoa muntatzeko
Soinu-ekipoa (halakorik ez balego, aurrekontura gehituz eraman genezake)
Soinu-ekipoarentzako mahai bat