Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Itsaspetik azalera, azaletik plazara - Pituxa

Itsaspetik azalera, azaletik plazara

Pituxa

 

Emakumie naz, kostakue, euskaldune… Barre ein dot baitxe negar be, baina batez be maitxatu izen dot eta maitxatzen dot bizi nazen eta hilko nazen mundu bazter hau.

Auzkeztera gatozen formatu txikiko antzezlan honetan, poesia, istorioak eta kantuak tartekatzen dira, garai bateko emakumeen bizipenak azaleratzeko. Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; poza eta tristura; maitasuna eta gorrotoa… eta aspaldiko kontu etakantu zaharrak.

Antzerki honetan, mendeetan zehar kresalak emakumeei azalean utzitako aztarnak bildu eta plazaratuko ditugu: askatasun eza, ezkontz behartuak, maitasun ukatuak eta emakume izate hutsagatik ezarritako rol derrigortuak.

Historian zehar ixilpean gelditu diren pasarteak ekarriko ditugu oholtzara, garai bateko emakumeen patua agarian gelditzen delarik. Bi protagonistek istorio ezberdinak josteaz gain norbere kontaera eta euskalkiaren bitartez saretzen dute antzezlana.

Nerabe eta helduei zuzenduriko saioa.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Aldagela