Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Itsasminez - Rosa Martínez & Marfil Produkzioak

Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina ezagutu eta maite du. Handia delako, ederra delako, opari asko ematen digulako. Baina itsasoa arriskuan dago. Eta ba al dakizue zergatik? Ilargiak daki. Argik, neskatila ausarta denez, osaba Joxek emandako karakolaren bitartez, itsasondoraino bidaia luzea egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat aurkituko du: Pulpez olagarroa, sardinak, Joanetagaldetu… Eta bihotz zabalekoa denez, itsasoko lagunek zuten arazo larria konpontzen lagunduko die.

3 – 8 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

• LEKU ITXIA eta ILUNA
• 3 MAHAI TXIKI: 0.75m x 0.75m x 0.75m gutxi gorabera
• Zabalera 4 m. x Sakonera 2,5 m. x Altuera 2,5 m.

- POTENTZIA: 1.000 W