
IRRIAK PLAZAN
IRRIEN LAGUNAK
Herriko plazetan beti dago irriak eragiten dituen sorpresaren bat. Zer aurkituko ote dute Tiritatxok eta Martinbertsok zuen herriko plazan?
Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea.
Behar teknikoak
Eszenatoki estalia (posible bada)
Elektrizateari dagokionez:
o Argi indar gunea; Argi toma: 220v 2000W
o Entxufeak eszenatokiaren atzean jarriko dira behar bezala babesturik.
o Instalazioa ezagutzen duen arduraduna muntaiaren hasieran bertan egongo da.
Eszenatokia furgonetatik urrun dagoenean, deskarga eta karga egiteko laguntzaileak beharrezkoak dira.
Sarbidea libre izatea eta furgoneta bat sartzeko.
Muntaketa 1 ordu ta erdi, desmuntatzea ordubete.