Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Iraungorriko Marimiri - Zurrunka Teatro

Iraungorriko Marimiri

Zurrunka Teatro

 

Iraungorri herrian lasai eta zoriontsu bizi ziren bertako biztanleak, baina, halako batean Tranpilius izeneko gizon berekoi eta handi-mandia azaldu zen. Herrira iritsi eta denak bere mesede lanean jarri zituen, trukean dirua barra-barra sortuko zuen makina aginduz. Ez zaie Marimiri eta Iraun herensugeari erraza izango Tranpiliusek ekarritako gaitzaz libratzea. Zoriontasuna diruak al dakar? Sorginak existitzen al dira? Belarrek sendatzen laguntzen ote dute?

Haur eta helduen artean eztabaida sortaraziko duen itzal antzerki atsegin eta dinamikoa dugu hau.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Espazio iluna eta argi indarra.
- Gutxieneko espazioa: 3m (zabal) x 4m (luze)