Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Iratxoen kantu sekretuak - Gookapi

Iratxoen kantu sekretuak

Gookapi

 

Iratxoen kantu sekrekuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu.
Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikusentzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak erakutsiko ere.

Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito Txapelpunk abeslariarekin bat egingo dute talde berezi bezain txundigarrian. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz.

Dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat… eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.

Formatu handian egiteko aukera dago, antzezle / dantzari gehiagoren parte-hartzearekin. Kontsultatu.

Iraupena: 75 minutu
Behar teknikoak

Barruko espazioetan: antzokiak /aretoak
- Pantaila
- Proiektorea eta konekziorako sarrera (HDMI, VGA, DVI...)
- Bozgorailuak
- Audio mahaia eta konekzioa eta erretornoa
- Aldagela