Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ipurbeltz - Ameztu antzerkia
 

Pertsona asko bizi gara munduan eta bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten du dena. Gure kolorea egokia dela eta gainerakoak oker daudela uste dugu gehinetan.
Hauxe da Zuhaitz eta Arbiri gertatzen zaiena: batak ez du bestearen ikuspuntua ulertzen eta barre egiten diote batak besteari, bestean ikusi dituzten akatsak bere buruan ere ikus daitezkeela konturatu gabe.
Baina bizitza jakintsua da oso eta elkarrekin jarri ditu lanean; hasieran arazo bat dena ikasketa garrantzitsu bihurtzen da. Jolasa, umorea eta errespetua izpide hartuta, ortzadarrez betetako mundu bat ikustea lortuko dute, kolore eta ideia ezberdinez betea.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Argindar toma (220 V. / 3.500 W)
- Aldagela
- Zoru laua