Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ipuinetatik jabekuntzarantz - Pituxa

Ipuinetatik jabekuntzarantz

Pituxa

 

Hezkidetzarako ipuinak.

Neska/mutilen eskubide berdintasun eta hezkidetzak bultzatzen dituen baloreak oinarri hartzen dituzten ipuin eta kontuez osatutako ipuin kontaketa saioa.

Ipuinek eskaintzen diguten magiaz baliatuko gara izaera, gorputz eta desira anitzen mundu batera bidaiatzeko. Estereotipo zurrunetatik ateratzea proposatzen dugu; ahultasun eta ahaltasunak onartu eta errespetatzen diren istorioetatik errealitate berriak sortuz.

ESKOLA, LIBURUTEGI, KULTUR GUNE ETABARRETAN BURUTU DAITEKE.
ADIN EZBERDINETARA EGOKITZEKO AUKERA; 2 URTETIK HASITA 10 URTE BITARTERA

Iraupena: 45MIN
Behar teknikoak

Aldagela