Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ipuin hegalariak - Maider Alcelay ipuin kontalaria

Ipuinak ahoz aho dihoaz, leku batetik bestera.
Horrela heldu zaizkigu munduko beste herrialdeetako ipuin, alegi eta kondaira asko.
Saio honetan, munduko toki desberdinetan kontatzen diren ipuinak entzuteko aukera izango dugu.
Hauetan, ohitura, folklore, natura eta hizkuntza desberdinekin topo egingo dugu pertsonaia bitxi eta dibertigarrien bitartez.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

Ez du behar teknikorik.