Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Indartsu - Orekatu

Indartsu

Orekatu

 

Indartsu, betiko kirolzalea, herri kirolak, eskupilota, atletismoa etabar ari zen beti, baina orain Oreka munduan hasi da prestatzen. Berarekin Untzi bere betiko laguna: perkusioa maite du eta betihegan egitearekin amets egin du. Posible izango da noizbait hegan egitea?
Elkarrekin abentura berrien bila dihardute etengabe. Ikuskizunak berdintasuna, adiskidetasuna, beldurrak galtzearen garrantzia azpimarratzen ditu eta haurren ilusioa sustatzen oreka ariketen bidez.

Iraupena: 20-30min
Behar teknikoak

Buruko mikrofonoa eta bozgorailua.

ESPAZIO BEHARRAK
Espazio zabalean, plaza, parke, frontoi edo edozein leku zutabe edo zuhaitzekin.
Espazio itxietan zutabe edo estruktura finkoak dauden lekutan.