Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Iñaki Dieguez Akustik Trio - Iñaki Dieguez Akustik Trio

Iñaki Dieguez Akustik Trio

Iñaki Dieguez Akustik Trio

 

Iñaki Dieguez (akordeoilaria), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikariek folk moderno eta freskoaz jantzitako kontzertua eskainiko dute. Kontzertuaren errepertorioa,  Dieguez akordeoilariaren konposaketek osatuko dute, eta Euskal Herriko musika tradizionala jazz edo teknoarekin nahastuko ditu taldeak.

Dieguezek azken urteetan bidelagun izan dituen “musiketan barrena egindako bidaia” da proiektu berri hau, eta Frantziako musikatik edo tangotik hasita folketik hurbil daudenetara, inprobisatutako musikatik edo jazzetik pasatuko da akordeoilaria Unzu eta Telleriaren laguntzaz. Hala, akordeoilariak azaltzen duen moduan, musikari handiekin oholtzak urte askotan partekatu ondoren, “iritsi da nire burua modu intimoagoan adierazteko unea, instrumentu apal baina adierazteko gaitasun handia duen batekin, eta nire konposizioak modu biluziagoan ezagutaraziz”.

Hiru musikarien formazio heterodoxoak eta aberasgarriak ikuspegi desberdina ematen dio folk euskaldunari, show guztiz desberdina eskainiz. Izan ere, konposizio berriez gain, ikus-entzuleek Billabonako Oinkari Dantza Taldeko dantzarien ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango dute, auditoriotan nahiz kalean eskainiko den emanaldian.

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

1. Kick D.I.
2. Kajoia
3. OH
4. OH
5. Udu
6. Mikro Snare
7. Mikro Tom base
8. Mikro Tom
9. Mikro Hihat
10.Akordeoia L (Shure Beta98) - taldeak darama
11.Akordeoia R (DPA 4099) - taldeak darama
12. Kanal PC. D.I
13. Kanal PC D.I.
14. Ahotsa
15. D.I. Guitar
16. Mikro DPA pinza Guitar
17. Mikro kondentsadorea Bouzouki

AKORDEOIAREN MIKROAK TALDEAK DARAMATZA
2 monitore enbio In-ears bidez
1 monitore enbio normala