Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ilargiaren atzean - Malaspulgas antzerki taldea
 

Ilazki, ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Graziana, hitzen sorgina da eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerdiak…ehuntzen (josten) ditu.
Ilazkiren pasioa egurra lantzea da eta bakarrik ematen duen denbora luzea egurra zizelkatzen pasatzen du.
Urtero, San Juan gauean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du: ahizpa bat izatea, elkarrekin jolasteko aukera izateko.
Ilargia eta mamurroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Izan ere, basoan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta berak ere, ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

2019an Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatutako haurrei zuzendutako antzerki testuen lehiaketa irabazi zuen.
Ikuskizunak obran zehar agertzen diren gaien aniztasunean du indarra.  Horrexegatik, haur eta gazteentzat ez ezik, ikusle helduentzat ere izan daiteke erakargarria. Ikuskizunean,  gaur egun pil-pilean dauden gaiak taularatzen baitira: kontziliazio familiarra eta adingabeko ume baten familia harreraren integratze prozesua, alegia. Bi adar nagusi horiek, bestelako gaiez zipriztindutako testuinguru batean garatuko dira; halanola,  euskal kultura, mitologia, aintzinako ohitura, matriarkatua edo natura.

Iraupena: 55 minutu
Behar teknikoak

Soinua:
- Antzokira egokitutako P.A. sistema bat.
- Eszenatokiko bi monitore.
- Kontrol-mahaia, bi sarrera estereo eta bi AUX post-faderrekin gutxienez.

Argia:
- Dmx seinalea. Kontrolean eta eszenatokian.
- 2kw-ko 42 zirkuitu.
- Kw 1eko 22 PC, gutxienez 4 bisera dituztenak.
- 23 PAR 64/12 CP62 eta 11 CP61.
- 3 Errekorte, haietako bat irisarekin.
- Kaleak egiteko 5 estruktura, 1,45 metrokoak gutxienez.