Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

Lukas untxiak sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia Ilargira joateko prestatzen ari da, Dubi igelak printzea dela amets egiten duen bitartean eta Pitxi herensugetxo bihurriak amona Blasi ezagutzen du. Hauexek dira Hala Bazan ikuskizunean ezagutu daitezkeen zenbait istorio.

Ipuin atseginak, mundu hobeago bat egitera gonbidatzen gaituztenak, giza balioak eta naturarekiko errespetua ardatz izanik.

Haurrek gogoz hartzen dituzte kanta eta dantza alaiak, txotxongiloak eta istorioak.

 

2007an “Hala Bazan” sortu zuen, lanaren hazia Vitoria-Gasteizko eskolek egindako enkarguzko lana izan zen. Hurrengo urtean beste ikuskizun berri bat prestatu zuen Vitoria-Gasteizko ikastola eta ikastetxeentzat. “Hala Bazan” Hendaiako Festibalean -Txotxongilo Egunak (2015 / 2016) – parte hartzeko aukeratua izateaz gain, Euskadi, Nafarroa eta beste autonomia-erkidegotako areto frankotan aurkeztua izan da.