Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

GHERO Azken euskalduna

TARTEAN TEATROA

 

Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.

Ghero-ko protagonista nagusia euskara da.
Antzezlan honetan hizkuntza txiki honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da.
Euskarari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi diegu gorazarre, hizkuntzen aniztasunari, gizateriaren ondare kultural ukiezinari. Denborarekin urrituz doan patrimonioa.
Milaka landare eta animalia espezierekin gertatu bezala, hizkuntza txikiak desagertzen ari dira pixkanaka eta erremediorik gabe.
Soilik indartsuenak gailentzen dira, eta joera geldiezin honen arabera, litekeena da etorkizun batean denok hizkuntza bakarra egitea. Askok, gainera, ontzat joko lukete balizko egoera hori. Etorkizun horretan kokatu dugu gure istorio hau.
Ikuskizun honetan dozena bat hizkuntz desberdin erabiltzen dira.
Euskara, jakina, baina baita, inglesa, frantsesa, gaztelera, txinera, katalana eta galiziera era.