Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Gau bat Barry Manleyrekin - Barry Barrez

Gau bat Barry Manleyrekin

Barry Barrez

 

Imajina ezazu, beste herrialde batean zaudela, bakarrik; ez zara ezertaz enteratzen, ez duzu tutik ere ulertzen eta herrimina sentitzen duzu.

Horixe gertatu zitzaidan niri Euskal Herrian eman nituen lehenengo egunetan. Nola moldatuko zinateke egoera hortan egongo bazina?

Ordutik, urte asko igaro dira eta orain Barry Barrezek Euskal Herrira moldatzeko egindako bertakotze prozesua eta euskara ikasteko jarraitutako bide bitxiari buruzko bakarrizketa dakarkigu. Bertan, gure herriko bazter desberdinetan izandako abentura eta bitxikeriak partekatuko ditu gurekin, betiere, bere eskusoinu eta kitarra aldean dituelarik.
Testuinguru anitzetara moldagarria, baita euskaltegietara ere.

Iraupena: 60-80 minutu
Behar teknikoak

- Soinu ekipoa
- Mikroa
- Aldagela
- Aparkalekua