Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Futbolariak eta printzesak - EIDABE

Futbolariak eta printzesak

EIDABE

 

Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi.

Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, beste norbaitek nola jokatu behar duten entzun beharrik gabe; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra da hau. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez eszenaratzen dira, betiere, antzerki jolasa eta musika z lagundurik

Barrea mundua aldatzeko modurik ederrena izan daiteke samurtasunarekin batera, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik: libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Iraupena: 50 min
Behar teknikoak

- Entxufe arrunta
- Aparkalekua
- Aldagela