Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

Filamento Farolaria

Xabi Larrea

 

Elektrizitatea asmatu aurretik, seirehun eta hogeita hamaika mila bostehun eta hamabi farolariak osatutako multzoa mantendu behar zen bost kontinenteetan. Mende honetan pertsonai hauek desagertu egin dira, nahiz eta gaur egun, oraindik, baten batek irauten duen. Emanaldi txikiak egiten dituzte kaleetan, farolen azpian eta, euren soldata eskasa kontuan hartuta, antzezlanak eskaintzen dituzte auzoan, txanpon baten truke.

Antzezpen horietan lanbidearen gorabeherak azaltzen dituzte, laneko ohiko materialekin saioak eginez, euren trebetasun eta jaiotasuna erakutsiz, bai eta norbere burua hobetzeko gaitasun handia ere.

Gaur egun umeak antzezpen artistiko horien atzetik dabiltza, altxorrak balira bezala, eta zaharrenek, beste denborako garaia gogoratzen, euren gomendio handienak egiten dituzte.