Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Ezinezkoaren logika - Hodei Magoa

Ezinezkoaren logika

Hodei Magoa

 

Ezinezkoa: ezin daitekeena edo betetzeko zaila dena.

Ezinezko hitza gure bizitzan zehar gehien erabiltzen ditugun hitzen artean katalogatua dago. Ikusi dugun zerbait gertatu ezin izan dela adierazteko balio digu.

Ez al da hau magoen helburua?

Ezinezkoaren logikan arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez  ezinezkoa errealitate bihur daiteke.

Formatu handiko ekoizpena da hau, denok ezagutzen dugun magia klasikoa sortzen ari den magia modernoarekin bateratzen duena. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, asmaketa imajinaezinak eta publikoaren parte hartzea beharko duen jolasa.

Ikuskizunak kolore eta kez betetako argiztapen harrigarria izango du; landutako soinu-banda eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzea. Erritmo eta umorez betetako ikuskizuna.

Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?

Iraupena: 75 minutu
Behar teknikoak

Aretoko teknikariarekin koordinatuko dira kontu tekniko guztiak.