Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - EZ DOK ERO - TARTEAN TEATROA

EZ DOK ERO

TARTEAN TEATROA

 

Komedia eromenaren erreinua da.
Komedianteak eroak dira.
Erokeriaren gorazarrea egin nahi dugu antzezlan honetan.

Patxo eta Mikel bikote zoroa da. Biak ala biak. Nor bere ezaugarriekin. Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz.

Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, ambiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin. Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

EZ DOK ERO fikziozko istorio bat da, baina errealitatean ditu sustraiak ondo erroturik. Autoreferentziala da neurri handi batean. Mikel eta Patxoren autofikzioa hor dago denbora guztian, geure buruaz barre egiteko ironia handiz eta batere gupidarik gabe. Eta gure buruaz ez ezik, gure gizarteaz ere egiten dugu barre, eta euskal kulturaz eta, nola ez, euskal antzerkiaz.

Behar teknikoak

Oraingoz ez ditugu baina ez da oso konplikatua teknikoki, konpainiak dituen baliabideekin egin daiteke.