Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Euskal kantagintzaren harribitxiak - Edorta Amurua

Euskal kantagintzaren harribitxiak

Edorta Amurua

 

Ikuskizun honetan, Euskal Kantagintzaren historiako zenbait pasarte eta kanta lantzen dira, batez ere hitzen egileei begiratuz. Tradizioko lehen kantuetatik abiatuta, ibilbide kronologiko bat egiten da, aro desberdinak eta dagozkien egileak ezagutaraziz. Ez dira “betiko” klasikoak lantzen, baizik eta denboraren poderioz itzalean gelditu diren beste kanta ugariak. Kanta bakoitzarekin batera, azalpen bat eskeintzen da, batez ere hitzen jatorria eta bilakaera azalduz, edo egileen bizitzaren pasarteren bat, kantuaren zentzua argitze aldera.
Kantaldi bakoitza desberdina da, kantuen aukeraketa aldatzen doan heinean. Kantaldiarekin batera, hitzak irakurtzeko aukera eskeintzen da.

Lantzen ditudan egileetako batzuk: Etxahun Barkoxe, Xenpelar, Otaño, Txirrita, Lizardi, Lauaxeta, Aresti, Mixel Labegerie, Xabier Lete, Mikel Laboa, Amaia Zubiria, Benito Lertxundi, Imanol Larzabal, Xabier Amuriza, Jon Maia eta beste hainbat.

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

- Argia entxufatzeko toma bat
- Power Pointa ikustarazteko proiektorea eta pantaila, ahal izan ezkero (bestela, fotokopiak egitea kantuen hitzekin)