Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - ESNATU NAIZ kabareta - Elur etxea

ESNATU NAIZ kabareta

Elur etxea

 

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sorkuntza, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egin nahi dugu obra honen bitartez.

Espazio txikietan taularatzeko ikuskizun aproposa da. Ondoren, solasaldi txiki bat egiteko aukera eskaintzen da.

 

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Eszenatokiaren gutxieneko neurriak: 4 x 3 metro
- Argiak: 6 foko PC. Horietatik bi neutroak, bi gorriak eta beste biak urdinean filtratuta + kontrol mahai txikia
- Soinua: mahai txiki bat, musika eta audioa bertatik kontrolatzeko +bi bafle + mikrofono inalanbriko bat
** soinu ekipoa +200€**