Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Elkar ezagutu genuen eguna - Piszifaktoria

Elkar ezagutu genuen eguna

Piszifaktoria

 

Oreka ia ezinezko batean mugitzen den antzezlana da hau, eta gaur egun oso bogan dauden hainbat gai mahai gainean jartzen dituena: ustezko normaltasun batek eragiten duen sosegurik eza; gero eta bakartuago bizi den gizartea; urrutiko harremanak; elkarrekin egoteko, hitz egiteko, maitasuna adierazteko edo sexua praktikatzeko teknologiaren erabilera, etabar.

Lan berritzaile honetan, pertsonaien pentsamenduak entzuteko audio-sistema berezi bat erabiltzen da.

Emanaldiaren ondoren, ikusitakoaren inguruko solasaldia egingo da.

Iraupena: 20 minutu (60 minutu, ondorengo solasaldiarekin)
Behar teknikoak

- Espazioa: ahal dela, itsua behar du, kanpoko argi naturalik gabe.
- Argia: Argi-hartune arrunt bat behar da.
(konpainiak jarriko du beharrezko argiteria guztia. Ez da argi teknikaririk behar)
- Kamerinoa: antzeztokitik gertu dagoen kamerinoa, bi aktorerentzako lekuarekin.