Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Egunen batean - Behibi´s teatro antzerkia

“Lorenzoren kasua” heziketa inklusiboaren egokitzapen bikaina
Oso egokia aniztasuna tratatzeko. Gozatu, hausnartu eta zirrara sentitzera gonbidatzen gaituen lan ederra.
Freskotasuna dario.

Modu batera edo bestera denok desberdinak garela pentsatzea askoz ere aberasgarriagoa da, denok “Pepito” izan ezik berdinak garela ustea baino. Eta hauxe da ikuskizunaren abiapuntua.

Faktura xumea duela eta ohikoak diren tresnak erabilita (pertxak, arropa, euritakoa) lan honek desberdina sentitzen den pertsonaren emozioetara hurbiltzen gaitu: haserrea, amorrazioa, mina, etsipena…..eta “normaltzat” hartzen ditugunengan desberdintasun honek eragiten dituen sentimenduetara: beldurra,errefuxa, trufa, onarpena…

Eszena, erabilitako arropa biltegi batean kokatzen da. Moda aldaketak direla eta, bertan bildutako arropa baztertu egingo dute,  ez du baliorik izango. Txokoratze hau gure buruari inposatzen diogun uniformatasun mingarriaren metafora da.

Amaierak ondorio argia eta zintzoa du: zaila izatea ez da ezintasuna; izan ere, ez ote gara denok arraroak?

Iraupena: 45m
Behar teknikoak

Iluntasuna