Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - ED3 Akustikoa - TARTEAN TEATROA

ED3 Akustikoa

TARTEAN TEATROA

 

Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlanak eta honen formato AKUSTIKOAk bide luzea eta oparoa egin dute 2017ko martxoan Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zenetik. Euskal Herri osoko aretoak eta antzokiak bisitatu eta, publikoaren harrera beroa jaso du. Izan ere, formato bietan, ikuskizun honen 70tik gora emanaldi eskeini ditu TARTEANek.

Euskal musikaren imaginario kolektiboan murgiltzen den antzezlanak, zuzeneko musikaren indarra eta euskal kantutegiari egindako omenaldi hunkigarria biltzen ditu. Honen formato AKUSTIKOA areto txiki-ertainera atondu dugu, TARTEANen lana ahalik eta leku gehienetara zabaltzeko asmoarekin. Egokia ere bada, espazio hiritarretan edota karpa batean egiteko, zuzeneko musikari esker, kontzertutik ere baduelako. Zure herriko jaietan ere, euskal musikaz gozatzeko aukera ez galdu. Aukeratu antzerkia euskaraz!!

Behar teknikoak

Konpaniak dituen balibide teknikoekin egin daiteke.

SOINUA:
- 1wedge monitorea
- 12 kanaleko mahaia (8kanal gutxienez), kanal bakoitzeko +48ko elikatze fantasmarekin.
- 1 Aux pre monitorearentzat
- 1 Aux post efektuarentzat
- Efekto unitate 1
- 3 konpresio kanal
- Konexio guztiak edukitzeko nahikoa izango den kable-sarea
- Konpainiak haririk gabeko 3 mikro eta 2 DI daramatza
- Kontrola besaulki-patioan egon beharko da (patio de butacas)

ARGIZTAPENA
- Aurrealdeko argiztapena daukan heinean, aretoak berak daukan materialera egokituko gara.