Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Dj Porru - KILIKLON EKOIZPENAK

Famili giroan ondo pasatzeko ikuskizuna da. Abestiak kantatzeaz gain, dantzarako koreografiak erakutsiko zaizkie haurrei, baita beraiekin dauden gurasoei ere. Horregaitik, adin tarte zabalarentzako da egokia (3-12 urte bitarteko haurrei zuzendua da ikuskizuna).
Ordu eta laurdeneko ikuskizun frexko-frexkoa da. Eta bereziki haurrei zuzendutako erromeri dibertigarri bat.
Haurrek zuzenean parte hartuko dute, koreografia dibertigarriak ikasten dituzten bitartean. Ikuskizun familiarra da, gurasoak ere dantza egitera animatuko direlarik.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Aldagelak, eszenategitik oso gertu
- Aparkalekua, karga eta deskarga egin behar den lekuan
- Argi indarra eszenategian bertan
- Kaleko ikuskizuna
- Muntaia: Ikuskizuna hasi baina 2 ordu lehenago eta desmuntaiak ordu bete.