Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Burutik jota - Trokolo teatro

Burutik jota

Trokolo teatro

 

Zirku ezi handiagoa, goitik beherako zirkua, heldu da azkenean zure hirira.

Hau deskalabrua!

Pista kaka bat eginda dago eta artistak ez dira oraindik etorri. Lasai ibili gero. Ez baitzarete ikuskizunik gabe geratuko. Fulanito eta Menganito garbiketa horretaz arduratuko dira. Bertan izango dira baita: Herkulon, munduko gizonik indartsuena; Akro-keta akrobatikoak; Pilotini malabarista handia; eta Gominolof anaiak bihurrikari famatuak izanen dira. Nola bukatuko ote da guzti hau guztiak burutik jota baldin badaude?

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

Gutxieneko espazioa: 6,5m zabalera x 6m sakonera x 2,80m altuera (atzeko paretarekin eta lurzoru erregularrarekin kalean)
220v korronte-hartunea (antzezlekutik ahalik eta hurbilen)
Argiztapena (aretoan): 4000 / 6000w-rako korronte hartunea CTAC entxufe bakar baten edo entxufe independenteen bidez.