Ikuskizuna eskaera orrira gehitu

Buah txabal!

AED elkartea

 

Garikoitz Kortabitarte, gatxizenez “Beti”, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere gatxizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan herrira atera da parrandara eta trajedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako trajedia?

Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu.

45-50 minutu inguruko iraupena duen emanaldia, 16 urtetik gorako gazteei zuzendua.