Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Bonba bat naiz - Bea Larrañaga

Bonba bat naiz

Bea Larrañaga

 

Proposamen dibertigarria, non gozogile fidagarri batek, bonba gozoekin mundu guztiaren zoriontasuna lortu nahi duen.

Goxoa Etxezarreta zoriontsu da gehien maite duena egiten. Izugarri gustatzen zaio Chantillyzko bonbak egitea.

Bere TTUKUN gozotegian, pastel orgiastikoen sekretuak erakutsiko dizkigu.

Goxoak, Bonba Gozoen iraultza egitea proposatuko dio ikusleari.

Komedia absurdoa. Pertsonaia bitxia.

Ezohiko gozotegia. Gozo esplosiboa.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

Argiarekin espazioara egokitzen gara.
- Argindar toma
- Aldagela
- Aldaparik gabeko lurra