Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Bizi-bizi zirkua (2 pailazo) - Kiki, Koko eta Moko pailazoak

Bizi-bizi zirkua (2 pailazo)

Kiki, Koko eta Moko pailazoak

 

Zirkuaren gaia jorratzen duen ikuskizuna da hau.
Abesti, dantza eta joku parte hartzaile asko ditu, guzti-guztiak Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortu eta konposatuak. Haurrak aulkietan, denbora osoan eserita egongo dira,eta dantza egingo dute, kantatu, jolastu, barre egin… eta modu super dibertigarrian izango dute zirkuaren berri!
Diabolo, pilota, kariokak, monoziklo, maza, eskailera, uztai eta txapelekin gauzaturiko zailtasun handiko sketchak ere ikusiko dituzte, ikusgarritasun, sorpresa, kolorez beteak. Eta garrantzitsuena: izugarri ongi pasako duteeeee!!!

Formatu ertaina – bi pailazorekin (Kiki) eta Koko)

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Entxufe bat (220 W)
- Areto itxian bada: argi txuriak eszenatokian (guk ipini ditzazkegu gure fokoak).
- Aldagela
Oharra: emanaldia kalean bada, garrantzitsua da eszenografia gure furgonetari lotzea ,ahalik eta segurtasun handiena bermatze aldera (guk geure lotzeko sistema propioa daramagu)