Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Txoria buruan eta ibili munduan - Bixente Martinez

Txoria buruan eta ibili munduan

Bixente Martinez

 

Bixente Martinez gitarristak bere lehen bakarkako lana aurkezten du: Txoria buruan eta ibili munduan. Oinarria, Oskorriren errepertorio mitikoa izango da.

Musikariak azaltzen duenez, “2020ko itxialdi gogorreko egunetan sortu zen ideia. Garai horretan gitarra hartu eta aire eta doinu ezberdinekin jolasten hasi nintzen, eta modu naturalen kantu hauek heldu ziren nire eskuetara, apur bat kasualitatez”.

Hala, Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak bere barruko esentziarekin biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta berri batean birmoldatuak izateko. Gitarra ezberdinak erabili ditu artistak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu ezberdinak ere.

Haatik Dantza Konpainiako dantzariekin batera arituko da oholtza gainean.

Iraupena: 90 minutu
Behar teknikoak

- Mikrofonia bi estereoko bi gitarraren anplifikaziorako
- Mikrofono linea bat eta posible bada DPA 4099 mikro bat edo
Audio-Technica ATM 350GL gitarra akustikoarentzako pintzarekin
- Linea bat zuzeneko kajarekin
- Mikro bat aurkezpenerako
- 4 monitore