Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Birritan bortxatua - Aldatzen laguntzen antzerki taldea

Nagore bortxatua izan da. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabaki du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amets gaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.

Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera dugu informazioa.

(Helduentzako antzezlana, 16 urtetik gorakoentzat).

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- 2 entxufe toma normal 220V
- 5m*5mko espazioa
- 4 ur botila txiki