Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - BIBA VOI. Dario Fo eta Franca Rame akorduan irakurketa dramatizatua - TARTEAN TEATROA

BIBA VOI. Dario Fo eta Franca Rame akorduan irakurketa dramatizatua

TARTEAN TEATROA

 

Irakurketa dramatizatua. Dramaturgo italiar ezagunen testu hautatuak euskarara ekarriak.

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonai, batzuetan antzeztuz, bestetan testoak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita).

Hauek lirateke irakurketa osatzen duten testu hautatu hoiek:

MISTERIO BUFO:
Lazaroren berpizketa (Patxo Telleriak euskarara ekarria); Eroa eta Heroia (Jose Mari Carrerek euskarara ekarria).

FRANCA RAMEREN BAKARRIZKETAK:
Andrea bere bakardadean (Mikel Martinezek euskarara ekarria); Andre guztiok daukagu istorioa bera (Xabi Paiak euskarara ekarria).

Eta baita ere,
– Anarkista baten ezusteko heriotza (Jon Aurrek euskarara ekarria)
– Adan eta Eva (Jose Ramon Utretxek euskarara ekarria)

Antzezlanean, egileei buruzko hainbat argibide ematen dira (dramaturgo italiarrek egiten zuten modura): Dario Fo (Nobel Sariduna) eta Franca Rameren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizartea edota bizitzarekiko konpromezua.

Iraupena: 40 minutu
Behar teknikoak

Proiektorea behar du. Gainerako behar teknikoak konpainiak dituen baliabideekin egin daitezke