Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - BERTOKO eta URRUTIKO ipuinak - NAITA Produkzioak

BERTOKO eta URRUTIKO ipuinak

NAITA Produkzioak

 

Maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsaletaz arituko gara kultura ezberdinen begiradapean; Sioux indiarrak, tuneztarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagutuz.
Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko ditugun leienda hauetan amets harrapakariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, baserriak, anai – arrebak eta mendiak azalduko zaizkigu. Zuzeneko musikak leku bakoitzera eramango gaitu bertako kulturen usain eta zaporeak gogora ekarriz.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Entxufe bat
- Aldatzeko lekua
- Kotxea aparkatzeko lekua