Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Bertan kasu egin edo banoa - Trokolo teatro

Bertan kasu egin edo banoa

Trokolo teatro

 

Klina eta Klin doktoreak larri-larri datorkien eri berezi bati kasu egin behar diote. Sukar handia du, dardara kontrolaezinak eta gasez pozoinduta egoteko sintoma argiekin. Aztertzen ari direla, pixkanaka aurkitzen dute zerk eragin dion eriari bere egoera hori. Zer izango, eta lurrak bera da eragilea. Diagnostikoa emanda, medikuek jarraitu beharreko tratamendua ezartzen diote.

Umorez betetako ikuskizun honek, klima aldaketa eta horrekin lotutako hainbat gai jarri nahi ditu erdigunean.

Iraupena: 50 minutu
Behar teknikoak

- Gutxieneko espazioa: 4,5m zabal x 4m sakon x 2,5 m altu
- 220v korronte-hartunea (antzezlekutik ahalik eta hurbilen).
- Argiztapena: 4000 / 6000w-rako korronte hartunea CTAC entxufe bakar baten edo entxufe independenteen bidez.