Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Beatbox Tailerrak - Orodreth

Beatbox Tailerrak

Orodreth

 

Orodreth (Boris Bringas) 1991ko ekainaren 7an Bilbon jaiotako beatboxer euskalduna da, eta hamar urteko esperientzia dauka kultura honen barruan. 2008tik aurrera erakustaldi, beatboxeko tailer eta lehiaketa ezberdinetan parte hartu du españar estatu osoan zehar.

Bere emaitza nabarmenetarikoen barruan, “Mulafest beatbox battle” lehiaketa nazionalean lortutako 5. postua, 2012ko Euskal Herriko beatbox txapelketaren lehenengo edizioaren 3. postua, 2016ko Euskal Herriko txapelketaren bigarren edizioaren 2. postua eta 2018ko eta 2019ko Euskal Herriko txapelketaren hirugarren eta laugarren edizioaren irabazlea topatu ditzakegu.

2014. urtean Vocapeople antzezpen musikala talde internazionalaren partaide izaten hasi zen, eta honekin Asia, Amerika eta Europan zehar 15 herrialde baino gehiagotan erakustaldiak egin ditu.

Iraupena: 75 minutu
Behar teknikoak

- mahai bat
- korronte elektrikoa - entxufea