Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Baserriko porrusalda - BAPATEAN

Baserriko porrusalda

BAPATEAN

 

Juliana eta Mantxo, “Zure saltsan” izeneko telebistako lehiaketara aurkeztu dira beren ametsak egia bihurtzeko itxaropenarekin. Horretarako beren errezetarik onena aukeratu dute “Baserriko porrusalda”
Lehiaketa aitzakia, herriko plaza sukalde bihurtu eta sukalde berezi honen intimitate faltsuan bienak diren sekretu eta beldurrak aireratuko dituzte. Barazki eta lapiko artean, euren nahi eta ezinak, amets eta trapu zaharrak agertuko dira, elkarri esan ezin dizkiotenak ustezko kamera horri esanaz.

Telebistaren begi ikustezina asetzeko ahaleginean Porrusaldaren errezeta ikuskizun bihurtu eta berau egiteko modurik harrigarrienak bilatuko dute.

Behar teknikoak

- Espazio eszenikoa 7x7m
- Argi indar toma bat
- Aparkatzeko lekua ikuskizuna egingo den lekutik gertu
- Aldagela.