Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Baratzean - HUTSUN Txalaparta Taldea

Txalaparta inguruan 7 urte lanean eman eta gero, 2018an gure uztaren puxka bat kaleratu genuen, BARATZEAN izeneko disko bat, gure ametsak hazten diren tokiaren omenez. Diska honetan harrizko eta egurrezko txalapartak entzuteko aukera izango duzu, bakarka nahiz taldeka beste musika tresnekin bat.

Diskoa ezagutarazteko asmoarekin BARATZEAN ikuskizuna sortu genuen, eta hortan datza ikuskizun hau, diskoan dauden kanta batzuk eta urtean zehar sortzen ditugun beste bezain beste.
Egurrezko txalaparta erritmikoa bidoiarekin lagunduta, erritmo frenetikotik harrizko txalapartaren goxotasunera. Baita gure gizarteak soberan ezagutzen dituen kanta batzuk ere. Eta ez dugu ahaztuko gure arbasoek utzitako legatua.

Iraupena: 45 minutu
Behar teknikoak

- Soinu ekipoa - toki txikia bada soilik musika jartzeko (horren gainean jotzeko), eta ez mikroak txalapartei jartzeko. Toki handia izango balitz, ordea, zehaztu beharko genuke.
- Furgoneta tokiraino iristeko aukera.
- Argindarra.