Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Aurkitu gabeko altxorra - Zirika Zirkus

Aurkitu gabeko altxorra

Zirika Zirkus

 

Niko, gure protagonista, Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen ari dela, lokartu egin da. Lotan dagoela, bere ametsetako pertsonaiekin topo egin du:

Hemen nago! Augusta Robusta gaztea naiz! Agudo! Entrenamendua eta planaren prestaketa egin eta aurkitu gabeko altxorraren bila joango gara!

Aurkituko ote dute?

Antzerki, zirku eta umorez betetako ikuskizuna.

Lan honek, protagonistak altxorraren bila dauden bitartean, piraten irudi zintzoago bat eraikitzea du helburu; berdintasunetik eta aniztasunetik abiatua eta aurreiritzirik gabekoa.

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Espazioa: Zabalera eta fondoa: 7*7m; altuera: 5m
- Zoru laua
- Argi toma bat
- Aldagela