Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
Kultur Errota - Armiarma - Katiuska antzerki taldea

Ongi etorri Armiarma S.A.-ra! Lana, lana eta lana! Sar zaitez armiarma sarearen barruan eta hor topatuko dituzu nagusiak eta langile xumeak, makina-gizakiak edo gizaki-animaliak, arma-fabrikatzaile umoretsuak eta coach motibatzaileak.

Gauzarik zentzugabeenak gertatzen dira Armiarma S.An: ia-ia errealitatean bezainbeste.

Armiarma Katiuska antzerki taldearen sorkuntza da oso-osorik, talde-jolasaren, hausnarketaren eta taldelanaren fruitu.

Esketxez osatutako antzezlan honek ordubeteko iraupena du gutxi-gorabehera. Zati guztiak nolabait loturik egonik ere, genero eta molde ezberdinak probatu nahi izan ditugu. Lan mundu garaikidea eta armagintza bezalako gaiak jorratzen saiatu gara modu kritiko eta umoretsuan.

 

Iraupena: 60 minutu
Behar teknikoak

- Antzoki edo erabilpen anitzeko gela bat
- Musika ekipoa
- Oinarrizko argiztapena
- Aldagela
- Aparkalekua