Ikuskizuna eskaera orrira gehitu
 

Antxo ta Pantxak lan berri honetan, Antzarrekin dantzatuko dute. Nor ez da inoiz Antzar jolasean aritu?Gure lagunen ibilbidea ekintzaz, jolasaz, magiaz, esperimentuz eta musikaz beteko da. Bide honetan ere hainbat lagunekin egingo dute topo, eta zelan ez, lagun animali hauen defentsa ez da faltako.

Hainbat lagunen laguntza ere ezinbestekoa izan da lan hau aurrera ateratzeko, auzolan ederra. Unai Silvestrek gure laguntzarekin sortutako musika notek beteko dute antzezlan honen alderdi musikala.

Zuekin aurtengoan, ANTZARREKIN DANTZAN!

Iraupena: Ordubete inguru.